Itxi

Musika

Kontzertuak

Kalakanek 'Mendeala' aurkeztuko du Alexander Arkhincheevekin batera

eitb.eus

Aian, Bidaxunen, Arrasaten eta Hendaian eskainiko dituzte kontzertuak, uztailaren 20tik 26ra bitartean.

  • Kalakan eta Alexander Arkhincheev

    Aian hasi eta Hendaian bukatuko dute bira, Bidaxunen eta Arrasaten ere jo eta gero

Uztailaren 20an, larunbatarekin, hasiko dute Kalakanek eta Alexander Arckhincheevek, Aian, Mendeala lana aurkezteko bira.

Birak uztailaren 21ean jarraituko du, Bidaxunen; 25ean, Arrasaten, eta 26an, Hendaiako Abadia jauregian. Emanaldiotan, euskal kultura eta Buriatiako Errepublikako (Siberia) kultura batuko dituzte musikaren bidez euskal taldeak eta asiar artistak.

Alexander Arkhincheev egungo Buriatiako kantari difoniko onenetakoa da, eta Buriatiako abesti zaharrak moldatzen eta doinu berriak konposatzen ditu.