Itxi

Musika

Santa Maria katedralean

Mikel Urdangarinek zuzenekoa eskainiko du ekainaren 11n, Gasteizen

Erredakzioa

'Kontzertuan eta irekita' ekimenaren barruan, 'Zubia' lana aurkeztuko du Arabako hiriburuan.

Ekainaren 11n, Mikel Urdangarin artistaren zuzenekoa izango da Gasteizen, Santa Maria katedralean. Zubia lana aurkeztuko du kantautoreak, ''''Kontzertuan eta irekita'''' ekimenaren barruan.

Gasteizko tenplua era askotariko musika-proposamenen agertoki bihurtzen du urtero ekimen horrek, eta, aurten, txikienentzako hitzordu batekin ekingo diote programari.

Ekainaren 4an, Willieren lurrinezko ontzia ikuskizuna izango da bertan, Walt Disneyk 1928an musika sinkronizatua zuen marrazki bizidunetako lehen film laburra ikus-entzunezkoaren oinarri gisa hartzen duen ekimena.

Ekainaren 9an, Luis Aramburu Udal Musika Eskolako ikasleek ohiko entzunaldia eskainiko dute, ikasturtearen amaiera dela-eta. Errezitaldian, hainbat tresna jotzen dituzten ikasmaila ezberdinetako ikasleek hartuko dute parte. 19:15ean hasiko da emanaldia.

Ekainaren 18an bukatuko da hileko musika programazioa, Gonzalo Tejada Donostiako kontrabaxu-jotzailearen hirukotearekin. Azken hamarkadetako jazzaren figura handi bati egingo diote omenaldia: Chet Baker tronpeta-jotzaile eta abeslariari.