Itxi

Musika

Irailak 20-22

Kalakan, hiru egunez Sarako leizeetan

eitb.eus

Hirukoteak inguru paregabe horretan joko du bosgarrenez, hiru eguneko jaialdian, eta musika gaelikoa, musika korala eta euskal musika tradizionala omenduko ditu.

  • Kalakan

    Los conciertos serán los días 20, 21 y 22 de septiembre

Irailaren 20, 21 eta 22an, Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako leizeetan, ondoan hainbat artista gonbidatu dituela.

Aurretik ere, lau aldiz egin dute jaialdia Lapurdiko herri horretako kobetan, eta formatu berari eutsiko diote: Kalakan ardatz dela, hainbat artistak eta lagunek hartuko dute parte emanaldietan.

Jaialdiaren lehenengo egunak musika gaelikoa izango du protagonista, Kim Carnie abeslariaren eta Innes White gitarra-jotzailearen eskutik. Bigarren egunean, larunbatean, irailak 21, Loinatz Abesbatza igoko da agertokira. Azkenik, jaialdiari amaiera emateko, igandean, irailak 22, euskal musika tradizionalaren txanda izango da Berçaits Anaien, Andoni Aguirreren eta Dominique Le Guichaouaren eskutik.

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.terreetcotebasques.com webgunean, 18 euroko prezioan.