Musika
125. urteurrena
Bilboko Koral Elkarteak BBCko orkestrarekin abestuko du
Erredakzioa
Hitzordua urriaren 21ean izango da, Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian. Bilboko abestalde batek 1886an Durangoko Euskal Jaietan sari bat irabazita abiatu zen koral honen ibilbidea.
Bilboko Koral Elkarteak, bere sorreraren 125. urteurrena ospatzeko, goi mailako musika ekitaldi ugari antolatu ditu denboraldi osorako. BBCko orkestrarekin emango duen kontzertua da aipagarriena. Urriaren 21ean arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta urte berean jaio ziren Bilboko Merkataritza Ganbera eta Deustuko Unibertsitatearen urteurrena ere ospatuko dute emanaldi honekin.&' || 'nbsp;
Korala musikaren historiari lotuta dago. Cecilio Gerrikabeitia izan du presidente azken 30 urteotan, eta Jesus Guridi eta Rafael Früreck de Burgos izan dira zuzendari bertan. Guridik, gainera, Usandizaga eta Escuderoren hainbat obra estreinatu ditu.
1886an Donostiako nazioarteko saria irabazi zuen Koralak. Ordutik, sari, domina eta aipamen ugari jaso ditu gaur arte.
Koral Elkarteak erdi mailako musika kontserbatorioa du. 300 pertsona baino gehiago ari dira Bilboko Koral Elkartean, Kontserbatorioko Abesbatzan eta Euskeria Abesbatzan.