Itxi

Musika

Zuzeneko diskoa

Ruper Ordorikaren Bilboko Kafe Antzokiko kontzertuak, biniloan

eitb.eus

Azken hogei urteetan Bilboko aretoan zuzenean eskainitako 18 abesti bildu dituzte 500 aleko edizio mugatuan, binilo bikoitzean.

  • Ruper Ordorika

    ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ du izena Ruper Ordorikaren disko berriak

2020an, Bilboko Kafe Antzokiak 25 urte beteko ditu, eta, hori ospatzeko, Ruper Ordorikaren, aretoan 30 kontzertu baino gehiago eskaini dituen artistaren, zuzeneko disko bikoitza kaleratuko du Kafe Antzokiko Soinuak diskoetxe sortu berriak.

Hain zuzen ere, 1999, 2007 eta 2018. urteetan emandako hiru kontzertuetatik 18 kantu bildu, eta ‘Gaur hamar t’erdietan Kafe Antzokian’ diskoa sortu dute. Binilo bikoitza izango da, eta 500 ale soilik kaleratuko dituzte.

Diskoa www.kafeantzokikosoinuak.eus webgunean eros daiteke, 30 euroren truke. Ez da denda fisikoetan salgai jarriko, eta 500 kopiak agortutakoan ez da bigarren ediziorik egingo.

Hau da kantu zerrenda:

1. aldea
Aspaldian
Crack (pipa bat)
Fas Fatum
Berandu dabiltza
 
2. aldea
Herdoilarena
Bye Bye Gizontxo
Galtzetan gordetzeko koblak
Martin Larralde

3. aldea
Zerutik gertu ez da ondo egoten
Zure etxera noa
Ahots urrunak
Lera zakurraren balada
Egia da
 
4. aldea
Nor da?
Zaindu maite duzun hori
Ene begiek
Ez da posible
Labexomorro

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura