Musika
Jaialdia
Raimundo Amador, Hondarribia Blues Festivaleko izarra
Erredakzioa
Dozenatik gora talde nahi bakarlari izango dira uztailaren 7tik 10era. Gainera, haurrentzako kontzertu pedagogikoak, barbakoak, etab. izango dira.
Hondarribia blueszaleen biltoki izango da berriro ere uztailaren 7tik 10era, Hondarribia Blues Festivalekin. Raimundo Amadorrek itxiko du jaialdia La nueva experiencia taldearekin, eta ireki berriz, Bergarako Belceblues taldeak irekiko du.
Tartean, dozenatik gora talde nahiz bakarlari arituko dira, horietako zenbaitzuk Estatu Batuetatik etorriak. Aurtengo berrikuntza, Hondarribia Crossroads saioa izango da. Hogei musikari bilduko dira eszenategian, Estatuko bluesaren historia errepasatzeko.
Haurrentzako kontzertu pedagogikoak, barbakoa herrikoiak... Lau egunez bluesak zipriztinduta biziko da Hondarribia.
Programazioa:&' || 'nbsp;
Osteguna 7
La Benta eszenatokia
21:30 Belceblues
22:30 Girls Whith Guitars (Dani Wilde, Samantha Fish, Cassie Taylor)
00:00 Johnny Winter
Ostirala 8
Carlsberg Eszenatokia
20:00 Chino and the Big Bets
Escenario Schuss (calle San Pedro)
20:00 Txus Blues y José Bluefingers
La Benta eszenatokia
21:30 Deferre
22:30 Chris James &' || 'amp; Patrick Rynn
00:00 Elvin Bishop
Larunbata 9
Carlsberg Eszenatokia
20:00 Shawn Pittman
Schuss eszenatokia
20:00 Girls Whith Guitars (Dani Wilde, Samantha Fish, Cassie Taylor) (akustikoa)
La Benta eszenatokia
21:30 Txus Blues y José Bluefingers
22:30 The Mannish Boys
00:00 Lucky Peterson
Igandea 10
Blues Village
11:30 Concierto Pedagógico para los más pequeños a cargo de Belceblues
13:00 Barbacoa Popular
14:00 Nico Wayne Toussaint
Carlsberg eszenatokia
19:00 Raimundo Amador
La Benta eszenatokia
22:00 Hondarribia Crossroads
Blues Village
01:00 Pro Jam Session (jaialdian parte hartu duten artistekin).