Itxi

Musika

Martxoak 19-21

Iruña Rockek Kase.O, Koma, Su Ta Gar eta The Baboon Show iragarri ditu

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdiaren laugarren edizioa Nafarroa Arena aretoan egingo dute, martxoaren 19tik 21era.

  • Su Ta Gar

    Su Ta Gar taldea Iruña Rock jaialdiaren laugarren edizioan izango da

Iruña Rock jaialdiaren laugarren edizioa 2020ko martxoan izango da, Nafarroa Arenan, eta egun bat luzeagoa izango da. Jaialdiaren antolatzaileek maiatzetik martxora aurreratzea erabaki dute, ez dezan horrenbeste jaialdirekin bat egin data bertsuetan.

Horrela, jaialdia martxoaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta iragarritako lehen taldeak dira Kase O, Su Ta Gar, Koma, Los Chikos del Maíz, Segismundo Toxicómano, The Baboon Show, Virenque, Lendakaris Muertos, Aphonnic, The Lizards, Nativa eta Ira. Guztira, hogei taldek joko dute, rock, punk, rap, metal eta hip hop estiloetakoak.

Asteartetik aurrera, hiru eguneko bonuak salgai daude: lehenengo 500 aleak 59,50 euroan erosi ahalko dira.