Itxi

Musika

Uztailak 9-11

Kendrick Lamar, The Killers, Pet Shop Boys eta Bad Bunny, Bilbao BBK Liven

eitb.eus

Bilboko jaialdiak 2020ko uztailean Kobetan izango diren taldeen lehen izenak iragarri ditu.

  • The Killers

    The Killers estatubatuar taldea 2020ko Bilbao BBK Liven izango da

Bilbao BBK Live jaialdiak uztailaren 9tik 11ra Kobetan egongo diren taldeen lehen iragarpena egin du, eta artista eta talde hauek kontzertua eskainiko dutela jakinarazi du: Acid Arab, Bad Bunny, Califato 3/4, Caribou, Cariño, Chai, Chico Blanco, Dora, El Columpio Asesino, Erik Urano, Four Tet, Hinds, Ionnalee | Iamamiwhoami, Kaydy Cain Presenta Salsa Dura, Kelly Lee Owens, Kendrick Lamar, León Benavente, Omago, Pet Shop Boys, Slowthai, Supergrass, The Killers, The Murder Capital, The Rapture, Tinariwen, Tommy Cash, Whitney, Yana Zafiro e Yves Tumor. 

Kenrick Lamar raparen historiako izen nagusietakoa da, eta Pulitzer eta Oscar sari bana ditu; The Killers Bilbao BBK Liven izango da berriz, 2017an ere jo eta gero, disko berria dakarrela; Pet Shop Boysek bere historiako kantu arrakastatsu andana bat taularatuko ditu ("greatest hits" biran etorriko dira); eta, azkenik, Bad Bunny ere arituko da Bilboko jaialdiaren hamabosgarren edizioan.

Halaber, Caribouren dream pop ere egongo da entzungarri, baita Four Teten elektronika, ionnalee | iamamiwhoami suediarra, Acid Araben arabiar sustraiko beatak eta Kelly Lee Owens galestarraren elektronika leuna.

Gainera, Supergrass eta The Rapture berriz elkartuta etorriko dira, eta El Columpio Asesino eta Omago euskal herritarrek ere joko dute Kobetan. Horiez gain, León Benavente, Cariño, Yves Tumor,  The Murder Capital, Whitney, Tinariwen, Chai, Hinds, Califato 3/4, Dora eta Yana Zafiro ere iragarri dituzte.

Hiru egunetarako abonuak salgai daude, 148,50 euroan.