Itxi

Musika

Bilbon eta Getxon

Andeka Gorrotxategik euskarazko operaren lagin aukeratua taularatuko du

eitb.eus

“Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” emanaldiak euskal ondare lirikoa errepasatuko du gaur, astelehenarekin, Euskaldunan, euskarazko lanen aukeraketa zainduarekin.

  •  “Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” kontzertuaren entsegua

    Atzo, igandearekin, “Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” kontzertuaren entsegua egin zuten

Andeka Gorrotxategi bizkaitar tenorrak, Ana Otxoa Pando sopranoaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta Bilboko Elkarte Koralaren laguntza bereziarekin,  “Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” kontzertua eskainiko du gaur, abenduak 30, Euskalduna jauregian, Oliver Diaz maisuak zuzenduta.

Emanaldian bildutako dirua ongintzazko jardueretara bideratuko du Walk On Project Fundazioak, eta grabatu egingo dute, Juan Ángel Vela del Campo idazle eta musika kritikariaren lana ere erakutsiko duen CD baten argitalpenaren parte izateko.

Kontzertuaren errepertorioari dagokionez, Andekazaleak elkartetik adierazi denez, ia bi urte eman dituzte partiturak ikertzen, aurkitzen, aztertzen eta berrikusten, Jesus Mª Sagarna musikariaren laguntzaz.

Hegoaldeko eta Ipar Euskal Herriko antzerki lirikoen emanaldia Euskalduna jauregiko 0B Aretoan gozatu ahal izango dute bertaratutakoek, 20:00etatik aurrera.

Kontzerturako sarrerak salgai daude Euskaldunaren webgunean, 52 euroan. Gainera, Getxoko Muxikebarri aretoan ere ikusi ahalko da kontzertua, urtarrilaren 4an.