Publizitatea
Itxi

2020/01/10

12:27

Musika

Uztailak 9-11

Placebok Bilbao BBK Live jaialdian joko du  

eitb.eus

Brian Molokok eta Stefan Olsdenek gidatzen duen taldea uztailaren 9an arituko da Kobetan, Kendrick Lamarrekin eta Caribourekin batera.

  • Placebo

    Ostegunean, jaialdiaren lehen egunean, joko du Placebok

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Placebo britainiar taldea Bilbao BBK Live uztailaren 9, 10 eta 11n Bilbon egingo den jaialdian egongo da, ostegunean, berorren antolatzaileek gaur iragarri dutenez.  

Egun horretarako, ostiraleko eta igandeko sarrerak (66 euro bakoitza) salgai daude, baita jaialdi osorako bonuak ere (148,50 euro), eta urtarrilaren 16an prezio horiek igoko direla aurreratu dute.

Placeborekin batera, Kendrick Lamar, Pet Shop Boys, The Killers, FKA twigs, Bad Bunny, Bomba Estéreo, Caribou, Supergrass eta beste asko izango dira Bilbon. Horrela gelditu da kartela:

Uztailak 9, osteguna

KENDRICK LAMAR · PLACEBO · CARIBOU · THE RAPTURE · ACID ARAB Live · ionalee/iamamiwohami · LA BIEN QUERIDA · PERFUME GENIUS· CHAI · ERIK URANO · STELLA DONNELLY · THE MURDER CAPITAL · XABI BANDINI

Uztailak 10, ostirala

THE KILLERS · BOMBA ESTÉREO · SUPERGRASS · LEÓN BENAVENTE  · TOMM¥ €A$H· WHITNEY · CALIFATO ¾ · CARIÑO · DORA · HINDS · INHALER · KELLY LEE OWENS · OMAGO

Uztailak 11, larunbata

PET SHOP BOYS · BAD BUNNY  · FKA twigs · FOUR TET · EL COLUMPIO ASESINO · SLOWTHAI · TINARIWEN · YVES TUMOR · TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO · KAYDY CAIN presenta SALSA DURA  · CHICO BLANCO · MARÍA JOSÉ LLERGO · YANA ZAFIRO

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena