Itxi

Musika

35. edizioa

New Orleansko doinuak, Gasteizko Jazzaldian protagonista gaur

Erredakzioa

Craig Adamsek, Louisianako pianista onenetakoak, gospel saioa eskainiko du The New Orleans Voices taldearekin Mendizorrotzan.

01:43
Kyle Eastwood musikariarekin hitz egin dugu Parisen

Gasteizko 35. Jazzaldiaren baitan, Gospel saioa izango da gaur Mendizorrotzan Craig Adams &' || ' The New Orleans Voices proiektuaren eskutik. Printzipal Antzokian, berriz, Jose Guereñu ''Gere'' &' || ' Lou Marini arituko dira, Konexioa zikloan.

Aurten uztailaren 15a bitartean egingo duten jaialdi honetan, Michel Camilo, Giovanni Hidalgo eta Danilo Perez musikariek doinu latinoak eskainiko dituzte. Ruben Blades, Jamie Cullum eta Kyle Eastwood dira aurtengo izar nagusiak, eta uztailaren 16an Miles Davis handiari omenaldia egingo diote Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller famatuek

Mendizorrotzako programazio:

Astelehena, uztailak 11: gospel gaua, Craig Adams &' || ' The New Orleans Voices taldearekin.

Asteartea, uztailak 12: Michael White Eric Claptonekin eta Paul Simonekin grabatu berri duen seikotea. Trombone Shorty &' || ' Orleans Avenue taldekoek itxiko dute gaua.

Asteazkena, uztailak 13: Kyle Eastwood izango dugu Gasteizen. Clint Eastwood bere aitaren jazz diskoen tradizioa belaunaldi berrien eraginekin nahasten du. Kyle Eastwoodek, Michael Stevens bere taldekidearekin batera, hainbat film ezagunetako soinu bandak sortu ditu: Million Dolar Baby, Mystic River, Flags of our fathers, Letters from Iwo Jima, Gran Torino, Changeling eta Invictus pelikuletan aurkituko dugu bere musika. Jarraian, Nigel Kennedy biolin-jotzailea igoko da taula gainera. Biolinista klasikoen artean disko gehien saldu dituena dugu.

Osteguna, uztailak 14: Jamie Cullum izango dugu Gasteizen, berriz. Aurretik, José James izango da eszenatokian (joan den urteko programan sorpresa handienetako bat izan zen James).

Ostirala, uztailak 15: Rubén Blades eta Michel Camilo. Ruben Bladesek 20 disko baino gehiago ditu kalean, eta bertako arrakastak entzungai izango dira Gasteizen, Todos vuelven live azken lanean bildutakoak barne. Michel Camilo, bestalde, teknika bikaineko piano-jotzaile eta konpositorea dugu. Karibeko doinuak jazzarekin eta musika klasikoarekin maisuki uztartzen ditu.

Larunbata, uztailak 16: Miles Davisi omenaldia, Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Marcus Miller handiekin. Danilo Perezek ere emanaldia eskainiko du larunbatean.