Musika
Abesbatza
Donostiako Orfeoia nazioartera begira arituko da 2020an
eitb.eus
Zuzendari eta orkestra esanguratsuekin arituko da Donostiako abesbatza aurten, besteak beste, Amsterdamen, Luxenburgon eta Frantziako Tolosan.
-
Donostiako Orfeoiak Europako bira egingo du aurten, besteak beste
2020. urtea nazioarteko kontzertu askoko denboraldia izango da Donostiako Orfeoiarentzat: otsailean eta martxoan, Orfeoia birritan izango da Frantziako Tolosan, eta Parisko Philharmonien ere abestuko du.
Gainera, Europako bira ere egingo dute Austrian, Txekiar Errepublikan, Herbehereetan, Alemanian eta Luxenburgon. Halaber, irailean abesbatza Montecarlon eta Aix-en-Provencen izango da, eta abenduan, Rotterdamen eta Eindhovenen.
Gainera, Orfeoia Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ibiliko da Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Granadako Musika Festibala bisitatuko du eta Irunen ere izango da, Luis Marianoren omenezko kontzertuan.