Itxi

Musika

Dolua musika munduan

Amy Winehousek ez zuen drogarik hartu hil aurretik

Erredakzioa

Autopsiaren emaitzak jasota familiak baieztatu duenez, abeslariaren gorpuak ez zituen "legez kanpoko drogen" arrastorik. Hala ere, Winehousek alkohola edan zuela agerian utzi dute emaitzek.

  • Winehouse hilda agertu zen joan den uztailaren 23ean. Argazkia: Universal

    Winehouse hilda agertu zen joan den uztailaren 23ean. Argazkia: Universal

Amy Winehouse Erresuma Batuko abeslariaren gorpuak ez zituen hil zen unean "legez kanpoko drogen" arrastorik, autopsiaren emaitzak jaso ostean senitartekoek zabaldu dutenez. Halaber, hil zen egunean Winehousek alkohola edan zuela agerian utzi dute emaitzek. Hala ere, horrek heriotza eragin zuen ez dago argi.

Soul abeslaria hilda agertu zen Londresen joan den uztailaren 23an. Drogekin eta alkoholarekin izandako ibilibideak ika-mika handia piztu zuen komunikabideetan eta Erresuma Batuko zenbait argitalpenen arabera, droguen gaindosi batek eragin zuen abeslariaren heriotza.

Winehousen gorpuari egindako emaitzek baieztapen hau ukatu dute eta heriotzaren arrazoiak urrian emango dituzte jakitera.