Itxi

Musika

Musika latinoa

Cumbiari buruzko jardunaldiak, Bilbon

Erredakzioa

BizBAK egitasmoak antolatuta ekitaldi ugari egingo dituzte urriaren 13tik 15era.

  • Cumbiari buruzko jardunaldiak, Bilbon

    Kumbia Queers taldea.

Cumbiari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Bilbon urriaren 13tik 15era. EHUren BizBAK, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura, egitasmoak antolatutako ekitaldiei esker, Hego Amerikako kultur adierazpen hau gerturatzen saiatuko dira. Iñaki Barandiaran (Sonido Popular) arduratu da kontzertuak, mahai-inguruak, film emanaldiak eta beste hainbat ekitaldi bilduko dituen proiektu hau antolatzeaz.

Mugimendu honen inguruan dauden arrazoi eta joerak ulertzeko egingo diren jardunaldietako partaideen iritzi eta adierazpenak gerora argitaratuko den txosten batean bilduko dira.

Programazioa

Urriak 13, osteguna

Mahai-ingurua: Lehenaldia / historia, gurutzaketa istorio bat / denboraren giroa
Darío Blanco Arboleda
Catherine Ragland
Moderatzailea / dinamizatzailea: Diego Ibáñez

Cumbia zineman: Totó la momposina eta Cumbia asesina (I) filmen emanaldia

Inaugurazio ekitaldia: Sonido Sonorámico eta cumbia modernoaren (Kumbiera, Toy Selectah) emanaldiak.

Urriak 14, ostirala

Mahai-ingurua: Orainaldia / arragoa, Cumbia sonideroa, sonidero proiektua
Marco Ramírez
Rubén López Cano
Moderatzailea / dinamizatzailea: Diego Ibáñez

Mahai-ingurua: etorkizuna / ondorioak, etorkizunerako arma
Darío Blanco Arboleda (Toy Selectah, El hijo de la cumbia)
Moderatzailea / dinamizatzailea: Diego Ibáñez

Cumbia zineman: El acordeón del Diablo filmaren emanaldia

Cumbia tradizionalaren margolanen erakusketa: erakusketa eta jaki tradizionalen dastaketa.

Kontzertuak: KongaTron eta Kumbia Queers (Bilborock)

Urriak 15 larunbata

Kontzertua, amaiera ekitaldia: El hijo de la cumbia eta Celso Piña (Santana 27)