Musika
Ekainaren 12an
Zea Maysek emango du konfinamenduaren osteko formatu handiko lehen kontzertua
eitb.eus
Datorren astean jakinaraziko dute non izango den aurrez aurreko emanaldia. Talde bilbotarrak 'Hiri Eri' bideoklipa ere aurkeztu du.
Zea Mays izango da konfinamenduaren ostean formatu handiko lehenengo aurrez aurreko kontzertua emango duen taldea Euskal Herrian, EiTBk jakin ahal izan duenez. Ekainaren 12an izango da hori, baina datorren astean iragarriko dute non eta nola.
COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurriengatik zuzeneko emanaldi guztiak bertan behera geratu ostean, ikus-entzuleek gozatu ahal izango duten lehen kontzertu handia izango da. Izan ere, emanaldi txikiren bat egin da azken asteotan, baina ez ikusle ugarirentzat prestatuta.
Bestalde, talde bilbotarrak azaroan kaleratu zuen Atera diskoko bigarren singlearen bideoklipa estreinatu du gaur: 'Hiri Eri'.