Itxi

Musika

Jaialdia

Primal Scream Donostiako Belodromoan izango da, azaroaren 5ean

Erredakzioa

We are standard eta Thee Brandy Hips taldeek ere parte hartuko dute Kutxa Kultur Festibala jaldiaren baitan egingo den kontzertuan.

  • Primal Scream Donostiako Belodromoan izango da, azaroak 5ean

    Primal Scream

Kutxa Kultura Festibalak musika atalari dagokion programazioa aurkeztu du. Primal Scream, Wilco, Christina Rosenvinge, We Are Standard eta Thee Brandy Hips taldeek osatuko dute Donostian ospatuko den jaialdairen aurtengo eskaintza.

Azaroaren 3an hasiko da jaialdia Wilco taldeak Kursaalean eskainiko duen emanaldiarekin. Egun bat beranduago, Christina Rosenvinge Kubo Kutxa aretoan arituko da.

Jaialdiko zita nagusia azaroaren 5an izango da Donostiako Anoetako Belodromoan. 19:00etan hasiko den emanaldian Thee Brandy Hips, We Are Standard eta Primal Scream arituko dira.

Hilabeta honetan zehar gaztekutxa.net eta facebook.com/kutxakultur web orrialdeetan jendeak jaialdian parte hartuko duten tokiko taldeak bozkatu ahal izango ditu.

Sarrerak ohiko Servikutxa sarean eta Kutxaren webgunean erosi daitezke.