Musika
Irailaren 9tik 17ra
Ertz jaialdiak hamabigarren edizioa egingo du aurten
Erredakzioa
'Hirugarren belarria' jardunaldietan, entzumenaren kulturei buruz mintzatuko dira hainbat historialari, kazetari, idazle, filosofo eta ikertzaile.
Ertz jaialdiaren hamabigarren edizioa egingo dute, irailaren 9tik 17ra. Donostian, Beran eta Hazparnen ospatuko den jaialdiak 'Hirugarren belarria' jardunaldiak hartuko ditu eta hainbat historialari, kazetari, idazle, filosofo eta ikertzaile entzumenaren kulturei buruz mintzatuko dira. Carmen Pardo, Ramón Andrés, Marta García Quiñones, Arantxa Iturbe eta Patziku Perurena dira hain zuzen ere bertan parte hartuko dutenak.
Programazioa:
Bera
Irailak 9
21:00 : La Astronave: Opereta científica
Irailak 10
17:00 - 20:00 : Adibera + Sandra Cuesta + Circo Patafísico
22:00 : live: Lionel Marchetti
23:00 : live: 0 (for percussion)
Irailak 11
17:00 : Open ERTZ
20:00 : live: Fréderic Jouanlong
Donostia
Irailak 12
18:00 : SORDERAS artxiboaren aurkezpena
19:00 : live: José Manuel Berenguer
19:40 : live: Carlos Gómez
Irailak 13
19:00 : HIRUGARREN BELARRIA: Oier Etxeberria, Carmen Pardo
Irailak 14
19:00 : HIRUGARREN BELARRIA: Ramón Andrés, Marta García Quiñones
Irailak 15
19:00 : HIRUGARREN BELARRIA: Arantxa Iturbe, Patziku Perurena
20:30 : live: Ferran Fages
Hazparne
Irailak 17
20:00 : live: Ferran Fages
21:00 : Myriam Ayçaguer
22:00 : live: Fréderic Jouanlong
23:00 : live: Doncamatic + Rüdiger