Itxi

Musika

XXVII. edizioa

Idir eta Josemi Carmona, larunbat honetan Getxo Folk jaialdian

Erredakzioa

Halaber, Dulce Pontesek eta Maria Berasartek luxuzko amaiera emango diote igande honetan aurtengo edizioari. Areetako Geltokia Plazako emanaldietarako sarrerak 5 eta 15 euro bitartean daude salgai.

Idir abeslaria eta Josemi Carmona Ketamako kide ohia izango dira larunbat honetan XXVII Getxoko Folk Jaialdian. Aljeriako musikaria 21:00etatik aurrera arituko da zuzenean Areetako Geltokia plazan. Josemi Carmona, berriz, 19:00etan izango da plaza horren ondoan dagoen aparkalekuan. Gainera, Felah Mengus taldeak leku berean joko du, kasu honetan, 23:00etan.

Idir Hamid Cherieten (1949, Aït Lahcen) goitizen artistikoa da. Jaialdiaren antolatzailearen arabera, "kabilia musikaren ordezkari nagusienetarikoa da" eta honen abestietan "konpromisoa eta intimismoa dira nagusi, erritmoaz ahaztu gabe". Hori dela eta, bere abesti asko dantzalekuetan ipintzen dituzte.

Halaber, Josemi Carmonak 20 urte eman zituen Ketama taldean eta orain bakarkako lehen diskoa kaleratu du, "Las pequeñas cosas" izenburukoa. Lan honen abestiak entzungai izango ditugu larunbat honetako emanaldian.


Dulce Pontesek amaierari emango dio jaialdiari

Dulce Pontesek eta Maria Berasartek luxuzko amaiera emango diote igande honetan Getxo Folk jaialdiari. Portugalgo artistak Areetako Geltokia Plazan eskainiko du bere emanaldia eta Donostiako kantariak, berriz, ondoan dagoen aparkalekuan.

Sarrerak salgai daude BBKko zerbitzu anitzeko kutxazainetan, BBKko webgunean, 944310310 telefonoan eta Algortako Kultur Etxean. Areetako Geltoki plazako aparkalekuko kontzertuak doakoak izango dira. Gainontzekoetarako sarreren prezioa 5 eta 10 euro bitartekoak dira.