Itxi

Musika

Irailean eta urrian

Nacho Vegas, Señor Chinarro eta Los Coronas, San Miguel Donostikluban

Erredakzioa

Muy Fellini eta Nach ere izango dira Gipuzkoako hiriburuan. Guztira, 20 bat musikari arituko dira Donostiako musika jaialdian.

Irailean eta urrian, hainbat zuzeneko emanaldi eskainiko ditu San Miguel Donostikluba musika jaialdiak Gipuzkoako hiriburuan. Besteak beste, Los Coronas, Arizona Baby, Nacho Vegas, Señor Chinarro, Nach eta Fairlight izango dira, zuzenean, Egia Kultur Etxeko Gazteszena aretoan. Guztira, 20 bat talde eta musikari, bost jardunalditan banatuta.

Hilaren 30ean hasiko da programazioa, Layabouts, Los Coronas eta Arizona Baby taldekoekin.

Urriaren 1ean, berriz, Alias, Vidaur & Bassmati, Señor Chinarro eta Pin&Pon arituko dira, eta, urriaren 6an, Polaroid, Fairlight, BFlecha eta Talabot izango ditugu taula gainean.

Urriaren 7an, The 99 Call, PLV Havoc, Bigott eta Clem Snide taldekoek eskainiko dute zuzenekoa Donostian, eta, hurrengo egunean bukatuko da aurtengo San Miguel Donostikluba jaialdia, Nach, Muy Fellini eta Nacho Vegas musikariekin.

PROGRAMAZIOA

Irailak 30 (15 euro)
21:00 Layabouts
22:30 Los Coronas + Arizona Baby

Urriak 1 (15 euro)
23:00 Aias
00:15 Bassmatti&Vidaur
01:30 Señor Chinarro
03:00 Pin&Pon DJs

6 de octubre (10 euro)
20:00 Polaroid
21:00 Fairlight
22:00 BFlecha
23:00 John Talabot DJ Set

Urriak 7 (15 euro)
21:00 The 99 Call
22:00 PLV Havoc
23:15 Bigott
00:30 Clem Snide

Urriak 8 (15 euro)
20:00 Nach
23:00 Muy Fellini
00:00 Nacho Vegas.