Itxi

Musika

Mozarten musika

Judith Jauregui piano-jotzailea, EOSekin estreinakoz

Erredakzioa

Wolfram Christ izango da zuzendari gonbidatua, eta Gasteizen, Iruñean eta Bilbon eskainiko dituzte kontzertuak. Miramoneko Matineetan egingo dute atarikoa, larunbat honetan.

227
EITB Kultura: Judith Jauregui

Judith Jauregui piano-jotzaile donostiarra Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin arituko da estreinakoz. Datozen egunotan, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon eskainiko dituzte emanaldiak (Gasteizko Printzipal Antzokian, hilaren 7an; Iruñeko Baluarten, hilaren 8an; eta Bilboko Euskalduna Jauregian, azaroaren 9an). Atarikoa larunbat honetan izango da, Donostian, EOSek Miramoneko Matineetan egingo baitu entsegu nagusia.

Mozarten musika entzuteko aukera eskainiko dute, eta Wolfram Christ alemana izango da zuzendari gonbidatua.