Itxi

Musika

Kontzertuak

Donostiako Altxerrik programazioa berreskuratu du

Erredakzioa

Azaroko ikuskizunek pop, rock, blues eta folk doinuekin beteko dute areto ezaguna.

  • Donostiako Altxerrik programazioa berreskuratu du

    Petti izango da azaroan Altxerrin arituko diren musikarietako bat.

Programazio zabala eskainiko du Donostiako Altxerri aretoak azaroan zehar. Ohiko jazz doinuei pop, rock, blues eta folk doinuak batuko zaizkie.

Petti musikari ezagunarekin batera Erregina Erregentearen kalean dagoen areto ezagunetik proposamen ezberdin ugari igaroko dira. Asteburuetako eskaintza astean zehar egingo dituzten kontzertuekin osatuko dute eta hegoamerikar soinuek ere lekua izango dute.

Azaroko programazioa

Azaroak 4, ostirala, 20:30: MIREN FERNANDEZ (pop akustikoa)
Azaroak 5, larunbata, 20:30: KIRKIT ENSEMBLE (emakumezkoen korua)
Azaroak 10, osteguna, 23:00: THE ROMANTICOS (bluesa, funka)
Azaroak 11, ostirala, 20:30: THE BACK TRACKS (soul eta rock bertsioak)
Azaroak 12 Larunbata, 20:30h PETTI (Folk, jazz)

Astean zehar egingo dituzten emanaldien programazioa:

Astearteetan: JAVIER RUIZ (Abesti Latinoamerikarra)
Asteazkenetan: YEMAMAH (pop-rock brasildarra)
Igandeetan: FUERZA LATINA (salsa, doinu kubatarra)