Musika
Disko berria
Rafa Rueda, zuzenean publikoarengana
'Enaren geometria' Tolosan aurkeztu du. Sarrera eta diskoa hamar euroko salneurrian saltzen ditu.
'Enaren geometria' du izena Rafa Ruedaren azken bakarlanak. Pop-rock doinuz jantzitako diskoa da, eta ez da ohiko saltokietan izango: Ruedak zuzeneko bideak aukeratu ditu jendearenana heltzeko.
Enarek bere garajean egiten dute kabia eta animalia horien hegaldian inspiratu da Rafa Rueda bakarlaria Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu duen lana konposatzeko.
Bere bakarkako laugarren lana da eta pop-rock elektrikoan mantentzen den arren, ikutu akustikoagoak ditu. Baina enarek ere badakite musikaren banaketaren mundua nola dagoen.
Tolosako Bonberenean aurkeztu du ostiral honetan eta hurrengo kontzertuetan salduko du diskoa. Sarrera eta diskoa hamar euroko salneurrian. Rafa Ruedaren webgunean ere eskuratu ahal izango da. Krisialdiari aurre egiteko modua du.