Musika
250. urteurrena
Arriagak agertokian zorionduko du Beethoven, jaio zeneko 250. urteurrenean
eitb.eus
Marta Ubieta, Itziar de Unda, Olatz Saitua, Ana Otxoa, Maite Maruri, José Manuel Díaz, Fernando Latorre, Josu Cabrero eta Mikeldi Atxalandabaso arituko dira, Rubén Fdez. Aguirre pianistarekin batera.
-
1770eko abenduan jaio zen Beethoven, Bonn hirian
Arriaga Antzokiak “Zorionak Ludwig” kontzertu berezia antolatu du asteazkenerako, abenduak 16, Ludwig van Beethovenen omenez, haren jaiotzaren 250. urteurrenean.
Marta Ubieta, Itziar de Unda, Olatz Saitua, Ana Otxoa, Maite Maruri, José Manuel Diaz, Fernando Latorre, Josu Cabrero eta Mikeldi Atxalandabaso igoko dira Bilboko antzokiko agertokira, Rubén Fernández Aguirre pianistarekin batera, Beethovenek konposatutako hainbat lieder eta taldeentzako Volkslieder batzuk interpretatzeko.
Sarrerak salgai daude oraindik.