Publizitatea
Itxi

2021/03/29

12:25

Musika

Uztailak 21-25

Donostiako 56. Jazzaldiak mezu baikorra dakar

N. V. | EITB Media

Isabel Herguera animaziogile, zuzendari eta produktoreak “urte arraro eta mingarriari” agur esan nahi dio “Bye Bye Blues” karteleko irudiarekin.

  • "Bye Bye Blues"

    Isabel Herguerak egin du "Bye Bye Blues" kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako 56. Jazzaldia uztailaren 21etik 25era izango da aurten, eta musika jaialdiaren antolatzaileek gaur erakutsi dutenez, badu kartela; Isabel Herguera animaziogile, zuzendari eta produktoreak egin du.

“Bye Bye Blues” lana “urte arraro eta mingarriari agur esateko” egin du artistak, bere hitzetan, eta “jazzaren historiaren parte izan ziren emakumeei eta orain direnei eskainitako omenaldia” ere bada.

Hain zuzen ere, jazzaren estandar bat ere bada “Bye Bye Blues”. 1925ean Fred Hammek, Dave Bennettek, Bert Lownek eta Chauncey Grayk konposatu bazuten ere, Les Paul eta Mary Forden bertsioan igo zen irratietako zerrendetan gora 1952an. Isabel Herguerak, baina, bi bertsio hauek hartu ditu erreferentzia gisa kartela irudikatzeko: Julie Londonena (1957) eta Cab Callowayren instrumentala (1940).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena