Itxi

Musika

Martxoak 31 - maiatzak 22

Rafael Berrio zena hobeto ezagutzeko aukera, lagunen begietatik

N. V. | EITB Media

“Yo ya me entiendo – Rafael Berrioren paradoxak” erakusketa paratu dute Ernest Lluch Kultur Etxean 2020ko martxoaren 31n hildako donostiar musikaria omentzeko.

  • Rafael Berrio

    Rafael Berrio. Argazkia: Juan G. Andrés.

“Yo ya me entiendo – Rafael Berrioren paradoxak” erakusketa hartuko du martxoaren 31tik maiatzaren 22ra Ernest Lluch Kultur Etxeak, Donostian. Erakusketak Rafael Berrio musikariaren figura gerturatu nahi du, haren sorkuntza prozesuaren bitartez.

Berrioren heriotzatik urtebetera, covid-19ak eragindako pandemiaren eraginez orduan egiterik izan ez zen agurra eskaini nahi izan diote adiskideek eta udal erakundeek donostiar artista zenari. Horretarako, erakusketa, solasaldiak eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

Harkaitz Canok prestatu du erakusketaren gidoia, eta Berriok kalearekin, sortze lanarekin, literaturarekin eta bere obrarekin zuen harremana erakustea du helburu, argazkien, pinturen, kartelen, bideoen, musika tresnen eta Berrioren beraren eskuizkribuen bidez. 

Gainera, ekintza osagarriak izango dira, hala nola hitzaldiak (Harkaitz Cano bera eta Rafa Rueda; Pedro Havoc, Juan Carlos Landa, Joserra Senperena eta Diego Vasallo; Jonas Trueba...), proiekzioak eta kontzertuak.

Jarduera horietarako guztietarako, gonbidapena eduki beharko da. Gonbidapenak jarduera bakoitza baino 7 egun lehenagotik eskuratu daitezke amarakulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz.