Musika
Gaur gauean
'Baionatik Bilbora' ikuskizunak Errobi elkartuko du berriro
Erredakzioa
Gaur izango da emanaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian. Pantxoa eta Peioren azken agerpenetako bat izango da.
Baionatik Bilbora-Iparraldea Kantuz kontzertuak Iparraldeko kantarien eta kantuen errealitatea aurkeztuko du gaur gauean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi gertaera historiko izango dira bertan: batetik Pantxoa eta Peioren azken agerpenetako bat (datorren urtetik aurrera, jada, ez baitira batera arituko), eta Errobi
taldea mitikoaren presentzia.
Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak
euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadaren
erdialdean. Taldeak luze iraun ez zuen arren, arrasto sakona utzi zuen.
80 urtetik aurrera aktibitateari utzi zioten talde gisa, nahiz eta 85ean
azken diskoa plazaratu zuten eta baita emanaldi gutxi batzuk eskaini
ere. Beraz, kasik duela 30 urte banandu zen talde historiko honen
berragerpena albiste ona da euskal musika zaleentzat.
Beste kantari hauek ere arituko dira ikuskizunean: Etxamendi eta Larralde, Naia Robles, Erramun Martikorena, Pantxoa eta Peio, Niko Etxart, Anje Duhalde, Errobi, Bidaia, Maialen Errotabehere, Kantiruki eta Kalakan taldeak, besteak beste. Maider Segurola, Euskadi Irratiko kazetariak, egingo ditu gidari lanak.
Euskadi Irratiak eta Elkarrek antolatuta, aukera paregabea kontzertu eder honen lekuko izateko.