Itxi

Musika

Musika klasikoa

EGOk Musika Hamabostaldian eta Musikasten parte hartuko du

N. V. | EITB Media

Euskal Herriko Gazte Orkestrak etapa berria abiatu nahi du, eta "jardueraren dibertsifikazioa eta areagotzea" hartuko dituzte ardatz.

  • Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak

    Euskal Herriko Gazte Orkestrako musikariak

Donostiako Musika Hamabostaldia, Otoño Soriano jaialdia eta Musikaste dira EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako ohiko topaldia egin eta gero agendan hurrengo hilabeteetarako dituen hitzorduak-

Ohar batean azaldu dutenez, iaz kudeaketa taldea eta eredua aldatu eta gero, EGOk "hainbat programari aurre egiteko aukera ahalbidetuko dion egitarau bizi eta handinahi bati egingo dio aurre 2021ean".

Aro berri horretan, "proiektua birkokatzea eta jarduera dibertsifikatzea eta areagotzea" izango dira helburu nagusia, eta "maila goreneko nazioarteko zuzendari eta bakarlariekin arituko da EGO". Gainera, "musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eramanaz eta musikari taldea profesionaltasunaren hastapenera gidatuz".

EGOren jarduera abiatzeko, uztailaren 21 eta 28 bitartean Udako Topaketa egingo dute, eta dagokion bira ere izango da, ohi bezala. Bilboko Euskalduna Jauregia (uztailak 25), Gasteizko Principal Antzokia (uztailak 26), Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (uztailak 27) eta amaitzeko, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriuma (uztailak 28) bisitatuko dituzte, W.A. Mozarten eta J. Brahmsen lanak jotzeko.

Gero, EGOk Musika Hamabostaldian (abuztuak 8), Otoño Soriano jaialdian (irailak 19) eta Musikaste Errenteriako jaialdian (urriak 23) joko du.