Itxi

Musika

Blues rocka

Dusty Hill ZZ Top taldeko baxu-jotzailea hil da, 72 urte zituela

Agentziak | EITB Media

Blues rock talde mitikoaren baxu-jotzaile eta sortzailea Houstonen zendu da.

  • Hill, 2015ean, Suitzan eskainitako kontzertu batean

    Hill, 2015ean, Suitzan eskainitako kontzertu batean. Argazkia: Efe.

Dusty Hill ZZ Top taldearen sortzaile eta baxu-jotzailea zendu da, 72 urte zituela, Houstongo (Texas) bere etxean, taldeak iragarri duenez.

"Dusty Hill gure lagunaren heriotzak goibeldu gaitu. Lotan zegoela hil da, Houstonen, Texasen", idatzi dute Frank Beard eta Billy Gibbons taldekideek ohar batean.

1969an sortu zuen Hillek ZZ Top blues rock taldea, Beard eta Gibbonsekin batera. 1983an "Eliminator" diskoaren 17 milioi ale baino gehiago saldu zituzten, eta oso ospetsu bilakatu ziren. 2008an Bilbao BBK Live jaialdian jo zuten, eta 2015ean Azkena Rock Festivalen.