Musika
Heriotza
Charlie Watts, Rolling Stones taldeko bateria-jotzailea, zendu da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Musikariari ebakuntza egin zioten berriki eta, horren ondorioz, taldeak AEBn egin asmo duen hurrengo biratik at geratu zen, lehen aldiz.
-
Charlie Watts (ezkerretik lehena), Rolling Stones taldeko gainerako kideekin. EFE
Charlie Watts, Rolling Stones talde britainiar mitikoaren bateria-jotzailea, hil da astearte honetan, 80 urte zituela, haren publizistak jakinarazi duenez.
Wattsi ebakuntza egin zioten berriki eta, horren ondorioz, taldeak AEBn egin asmo duen hurrengo biratik at geratu zen, lehen aldiz.
Haren ordezkariaren hitzetan, artista Londresko ospitale batean zendu da, senideak alboan zituela. "Une zail honetan", familiaren eta lagunen "intimitatea errespetatzeko deia" egin du.
Rolling Stones taldeak irailean aurreikusita zuen AEBko bira abiatzea. Iaz egitekoa zuten, baina bertan behera utzi behar izan zuten, koronabirus pandemiaren ondorioz.
Abuztu hasieran, Wattsen ordezkoa Steve Jordan izango dela iragarri zuten.