Itxi

Musika

Emanaldiak

'Musika-Música' jaialdiak 'Errusiako distira' izango du ardatz

Errusiar nazionalismoaren aldi musikalaren 69 emanaldi izango dira martxoaren 2tik 4ra Bilbon.

  • Orkestra Sinfonikoa. Argazkia: EITB

    Orkestra Sinfonikoa. Argazkia: EITB

Bilboko Musika-Música jaialdia martxoaren lehen asteburuan egingo dute, martxoaren 2, 3, eta 4an eta aurten errusiar konpositoreei eskainiko zaie jaialdia.

Horrela, hiru egunez 69 kontzertu eskainiko dira Euskalduna jauregian, oso prezio eskuragarrian: bost eta bederatzi euro bitartean. Jaialdiaren helburua musika klasikoa hedatzea da.

Errusiar nazionalismoaren aldi musikalaren zortzi konpositore izango dira aurten Bilboko Musika-Música jaialdiko gonbidatuak.

Tartean, Europako abesbatza zaharrena den San Petersburgoko kaperako koroak, Moskuko Patriarkatu errusiarraren abesbatza, edota Alexander Borodin piano jotzaile famatua, besteak beste.

Baina gainera, Varsoviako orkestra ere egongo da Bilbon aurten ere, Arriaga laukoteak ez du huts egingo, Ermitage Academic Ensemble ganbara talde sonatua ere bertan izango da, edota Judith Jauregi piano jotzailea ere beste behin arituko da jaialdian. Eta nola ez, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, besteak beste.

Haurrentzako antzerki saioak ere eskainiko dituzte eta konpositoreen gaineko hitzaldiak ere antolatuko dira hurrengo astetik aurrera.

Bilboko Musika-Música jaialdia martxoaren lehen asteburuan egingo dute, martxoaren 2, 3, eta 4an eta aurten errusiar konpositoreei eskainiko zaie jaialdia.Horrela, hiru egunez 69 kontzertu eskainiko dira Euskalduna jauregian, oso prezio eskuragarrian: bost eta bederatzi euro bitartean. Jaialdiaren helburua musika klasikoa hedatzea da. Errusiar nazionalismoaren aldi musikalaren zortzi konpositore izango dira aurten Bilboko Musika-Música jaialdiko gonbidatuak. Tartean, Europako abesbatza zaharrena den San Petersburgoko kaperako koroak, Moskuko Patriarkatu errusiarraren abesbatza, edota Alexander Borodin piano jotzaile famatua, besteak beste.Baina gainera, Varsoviako orkestra ere egongo da Bilbon aurten ere, Arriaga laukoteak ez du huts egingo, Ermitage Academic Ensemble ganbara talde sonatua ere bertan izango da, edota Judith Jauregi piano jotzailea ere beste behin arituko da jaialdian. Eta nola ez, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, besteak beste.Haurrentzako antzerki saioak ere eskainiko dituzte eta konpositoreen gaineko hitzaldiak ere antolatuko dira hurrengo astetik aurrera.