Itxi

Musika

Iruñea

Katixa Agirrek eta Maite Larburuk irekiko dute Iruñeko Udalaren euskarazko programazioa

N. V. | EITB Media

Idazleak eta musikariak "Kax, kax, kax!" ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean, urriak 8, Kondestableren jauregian. Azaroan eta abenduan, Jon Basaguren eta Iñigo Astiz eta Iosune de Goñi eta Leire Alonso arituko dira.

  • "Kax, kax, kax!"

    "Kax, kax, kax!"

Urriaren 8an, ostiralarekin, hasiko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako euskarazko programazioaren denboraldi berria, 'Kax-kax-kax!' Katixa Agirre eta Maite Larbururen literatura eta musika emanaldiarekin. Kondestablearen jauregian izango da, 19:30etik aurrera.

'Kax-kax-kax!' onomatopeiaren bidez, bizitza ireki eta ixten diren atez osatuta dagoela azpimarratzen du emanaldiak, ate horietatik sartu ala ez.

Azaroaren 18an, Jon Basagurenek eta Iñigo Astizek, euren azken disko eta liburuetako abesti eta poemak eskaintzeaz gain, sormenari eta oraina harrapatzeko moduei buruzko hainbat hausnarketa tartekatuko dituzte; eta abenduaren 16an, Leire Alonsoren zango biolaren soinua eta Iosune de Goñi poetaren ahotsa bateratuko dira agertokian.