Itxi

2021/10/13

15:37

Musika

Saria

Gabriel Erkoreka bilbotar konpositoreak Espainiako Musika Saria irabazi du

N. V. | EITB Media

Bilbotarrari konposizio arloko saria emango diote, sortzaile gisa egindako bidean erakutsi duen "bikaintasunagatik".

  • Gabriel Erkoreka bilbotar konpositorea

    Gabriel Erkoreka bilbotar konpositorea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gabriel Erkoreka bilbotar konpositoreak Espainiako Musikaren Sari Nazionala irabazi du gaur, asteazkenarekin, konposizio arloan. Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen sariak 30.000 euroko ekarpena du.

Monsterrat Torrent katalanak, bestalde, interpretazio arloan irabazi du saria.

Erkorekari dagokionez, epaimahaiak bere musikak nazioarte mailan duen oihartzuna azpimarratu du, baita sortzaile gisa egin duen ibilbidearen "bikaintasuna" eta, "Zuhaitz" eta "Basalt" lanetan adibidez, "euskal tresna tradizionalen soinua uztartzeko trebetasun bikaina erakusten duen konposizio mintzairaren aberastasuna".

Bilbon 1969an jaioa, hainbat motibazio ditu atzean, hala nola natura eta berori zaindu beharra eta hainbat jatorritako musika tradizionala eta folklorikoa.

Denboraldi honetan, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalek bilbotar konpositoreari eskaini dio Gutun Zuria, eta "Fauve" (2004), "Cuatro diferencias" (1996), "Veni Creator" (2005), Concierto para violonchelo y orquesta "Ekaitza" (2011) eta "Tres Sonetos de Michelangelo" (2009) piezak jo dituzte.

Jaso dituen sari guztien artean daude Musika Konposizioko Sofia Erreginaren Saria, Eusko Jaurlaritzaren Musika Garaikideko Konposizio saria, Josiah Parker Prize saria eta Royal Academy of Musicen beste batzuk daude.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;