Itxi

Musika

Azaroak 12-13

Xoel López, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Sara Zozaya eta Cecilia Payne, MAZ Basaurin

N. V. | EITB Media

Basauriko jaialdiaren bederatzigarren edizioa 18 hilabete geroago egin ahalko dute, 2020ko martxoan bertan behera gelditu baitzen, alarma egoera ezarri zutela eta.

  • Sara Zozayak ostiralean joko du Basaurin. Argazkia: iiratx

    Sara Zozayak ostiralean joko du Basaurin. Argazkia: iiratx

2020ko martxoan egin behar zuten MAZ Basauri jaialdiaren 9. edizioa egin egingo da azkenean, 18 hilabete geroago, azaroaren 12 eta 13an, publikoa zutik dela eta aforo osoarekin.

Aurtengoan, asteburu bakarrean egingo dute jaialdia, eta Social Antzokiko ordainpeko kontzertuak eta kaleko doako emanaldiak tartekatuko dituzte.

Social antzokian, Sara Zozaya, Maika Makovski eta Xoel López arituko dira ostiralean, eta Cecilia Payne, Sotomonte eta Derby Motoreta's Burrito Kachimba, berriz, larunbatean. Sarrerak salgai daude jada.

Kalean, bestalde, larunbatean izango dira kontzertuak, Solabarria plazan, talde hauen eskutik: Addar, Dukkha, Cäctus, Keniama, El Viejo Chimango eta La Tokokera.