Itxi

Musika

Zikloa

Portugalgo sentimendu musikala Bilbora ekarriko du 'Noites do Fado'k

Fadoaren belaunaldi ezberdinak elkartuko ditu Bilboko BBK aretoaren ziklo berriak. Fadoaren alde ezberdinak ezagutzera ematea du helburu, antolatzaileen hitzetan.

  • Ana Moura. Argazkia: Artxiboa

    Ana Moura. Argazkia: Artxiboa

Portugalgo fado musikari eskainitako zikloa antolatu du Bilboko BBK aretoak: “Noites do fado” zikloa.

Apiriletik ekaina bitarte iraungo du, eta bost emanaldi egongo dira lehen edizio honetan. Fadoaren belaunaldi ezberdinak elkartuko ditu Noites do Fado Bilboko BBK aretoaren ziklo berriak. Fadoaren alde ezberdinak ezagutzera ematea du helburu, antolatzaileen hitzetan.

Horregatik, Maria da Fe fado abeslari ezagunak ere gonbidatuko dituzte ziklora, January Ruiz antolatzaileak azpimarratu duenez.

Zikloa baina, fadoaren ahots gazte batek, Camané abeslariak, zabalduko da apirilaren 25an. Eta ondoren, esaterako, Fabia Rebordao abeslari gaztea Jorge Fernando gitar-jotzaile famatuarekin arituko da. Mundu mailan sona handia lortu duen Ana Mourak ere ez du huts egingo, eta zikloak Portugalgo gitarra ere ezagutzeko aukera eskainiko digu. Izan ere, Antonio Chainho gitar jotzailea gonbidatuko dute maiatzean, 12 sokako portugalgo gitarra jotzeko.

Apirilean hasi eta ekaina bitarte, beraz, fadoaren izen ezagunak, Bilboko BBK aretoan, Noites do Fado zikloarekin. Sarrerak salgai daude.