Musika
Bertsioak
Kepa Junkera eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, elkarrekin
Enrike Ugarte musikariak Kepa Junkeraren zortzi doinu ezagunen bertsio sinfoniko berritua moldatzen eta zuzentzen du.
-
Kepa Junkera, Enrike Ugarte eta EOSko bozeramaileak. Argazkia: EITB
Kepa Junkera trikitilariak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak disko bat kaleratu dute elkarrekin eta bost kontzertu eskainiko dituzte lau euskal hiriburuetan.
Gaur Bilbon azaldu dutenez, "Ipar Haizea" izeneko grabazio hau, etorri ezberdineko musikak elkartu nahi dituen KlasikAT zikloaren barruan bultzatu du Euskadiko Orkestrak.
Soinu sinfoniko berri honetan orkestraren betiko musika tresnak eta trikitixa, txalaparta eta alboka soinuak gurutzatu dituzte.
Kepa Junkeraren zortzi doinu ezagunen bertsio sinfoniko berritua moldatzen eta zuzentzen Enrike Ugarte musikaria izan da. Ugarte akordeoi jolea izan zen gaztetan eta horrek asko erraztu du lana.