Itxi

Musika

Itzulera

Delirium Tremens taldea bueltan da

N. V. | EITB Media

Pop rock taldea azken kontzertua eman eta 30 urtera itzuliko da.

  • Delirium Tremens "Bilbo zuzenean" diskoaren portada

    Delirium Tremens "Bilbo zuzenean" diskoaren portada

Delirium Tremens mutrikuar pop rock taldea bueltan da. Taldeak eman zuen azken kontzertuaren 30. urteurrenean, azaroaren 30ean, asteartearekin, emango dute itzulera horren detaileen berri, Bilboko Kafe Antzokian.

Zarrapo taldearekin erdibana egindako "Hemen denak berdinak dira" (1987) splita, "Ikusi eta ikasi" (1989) eta "Hiru aeroplano" (1990) LPak eta "Bilbo zuzenean" (1991) zuzeneko diskoa kaleratu zituzten.

Juan Jose Iurrita "Txufu"k (bateria), Javier Bilbatua "Billy"k (baxu-jotzailea) eta Andoni Basterretxeak (gitarra eta ahotsa) osatu zuten taldea, "Ikusi eta ikasi"n Patxi Irisarri hasi zen baxua jotzen eta "Hiru aeroplano" lanetik aurrera Iñigo Muguruza zena batu zen hirukotera, laukote bihurtuz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Kultura