Itxi

Musika

Bira

Kepa Junkera eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, elkarrekin

Kepa Junkeraren betiko kantuak modu sinfonikoan konpondu dituzte 'Ipar Haizea' diskoan. Bira batean aurkeztuko dute asteazkenetik aurrera.

  • Kepa Junkera, Enrike Ugarte eta EOSko bozeramaileak. Argazkia: EITB

    Kepa Junkera, Enrike Ugarte eta EOSko bozeramaileak. Argazkia: EITB

Kepa Junkera trikitilariak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak disko bat kaleratu dute elkarrekin eta bost kontzertu eskainiko dituzte lau euskal hiriburuetan. Hirugarren aldi honetan, KlasikAT bost kontzertuk osatuko dute guztira: asteazkenean Iruñeko Baluarten, ostegunean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, ostiralean eta larunbatean Bilboko Arriaga Antzokian eta amaitzeko, asteazkenean, martxoaren 28an, Gasteizko Principal Antzokian. Emanaldi hauetarako sarrerak salgai daude 15 eurotako prezio bakarrean.

"Ipar Haizea" izeneko grabazio hau jatorri ezberdineko musikak elkartu nahi dituen KlasikAT zikloaren barruan bultzatu du Euskadiko Orkestrak.

Soinu sinfoniko berri honetan orkestraren betiko musika tresnak eta trikitixa, txalaparta eta alboka soinuak gurutzatu dituzte.

Kepa Junkeraren zortzi doinu ezagunen bertsio sinfoniko berritua moldatzen eta zuzentzen Enrike Ugarte musikaria izan da. Ugarte akordeoi jolea izan zen gaztetan eta horrek asko erraztu du lana.