Itxi

Musika

Heriotza

Ana Bejerano Mocedades taldeko abeslaria hil da, 60 urte zituela

agentziak | eitb media

Abeslari getxoztarrak Amaia Urangaren lekua hartu zuen taldeko abeslari gisa. Gaixotasun larri bat zuen, eta abenduaren 11tik zegoen ospitalean.

  • Ana Bejerano, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

    Ana Bejerano, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

Ana Bejerano Mocedades taldeko abeslaria hil da gaur, 60 urte zituela, Urdulizko (Bizkaia) ospitalean; izan ere, abenduaren 11tik zegoen ospitalean, gaixotasun larri baten ondorioz.

Abeslariaren ingurukoek jakinarazi dutenez, goizean hil da, eta hileta-elizkizuna urtarrilaren 10ean izango da Santa Ana elizan, Getxoko Areeta auzoan.

Ana Bejeranok taldearen 50. urteurrena ospatzeko kontzertu biran parte hartu zuen iaz.