Itxi

Musika

Uztailaren 20an hasiko da

Donostiako Jazzaldiak egun bat gehiago izango du, eta Mulatu Astatke gehitu du egitaraura

N. V. | EITB Media

Simple Mindsen kontzertua uztailaren 21etik 20ra aurreratu dute, eta horregatik hasiko da lehenago Donostiako musika jaialdia.

  • Mulatu Astatkek uztailaren 21ean joko du. Argazkia: Alexis Maryon

    Mulatu Astatkek uztailaren 21ean joko du. Argazkia: Alexis Maryon

Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioak egun bat gehiago izango du, eta uztailaren 20tik 25era ospatuko da. Gainera, Mulatu Astatke gehitu du Zurriola hondartzako Keler guneko egitaraura.

Gainera, Jazzaldiko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Simple Minds taldeak Zurriolako agertokian eskainiko duen kontzertua egun bat aurreratu da, uztailaren 21etik 20ra; horregatik luzatuko da jaialdia.

Bestalde, Mulatu Astakte ethio jazzaren aitak doako kontzertua eskainiko du Zurriolako Keler Gunean, uztailaren 21ean, 20:45ean, Curtis Hardingen aurretik.