Musika
Uztailak 4-10
James Francies, Viktorija Pilatovic eta Diego Amador, Hondarribian Jazz jaialdian
N. V. | EITB Media
Gipuzkoako udalerriko jaialdi berria uztailaren 4tik 10era egingo dute.
-
Doako eta ordainpeko kontzertuak eskainiko ditu jaialdiak
James Franciesek, Viktorija Pilatovicek, Diego Amadorrek eta beste hainbat artistak kontzertua eskainiko dute Hondarribian Jazz jaialdi berriaren lehen edizioan, uztailaren 4tik 10era.
Doako kontzertuak izango dira Kasino Zaharrean eta Alde Zaharreko plazetan, eta ordainpekoak Itsas Etxea Auditoriumean: James Francies pianista eta ekoizlea uztailaren 7an, Viktorija Pilatovic abeslaria hilaren 8an eta Diego Amador pianista eta abeslaria 9an.
Joseba Cabezas Hondarribian Jazz jaialdiaren zuzendariaren hitzetan, "goi mailako musikariak" egongo dira aurtengo edizioan, hala nola Francies, Pilatovic eta Amador berak.
Horiez gain, talde gehiagok joko dute: Buffalo, Fran Serrano Quintet, Cosmosoul, Sara Mansilla Quartet, Sara Azurza Quartet, Aritz Castro Quintet…
Gainera, jaialdian The New Thing Europan Jazz saila izango dute, "Europako jazz eskola garrantzitsuenetako ikasleen ikasketa amaierako proiekturik onenak aurkezteko".
Halaber, 'Woman In Hondarribian Jazz' agertokian, Itsas Etxean, emakumezkoen kontzertuak hartuko dituzte, baita bestelako ekintza batzuk ere, emakumea ardatz hartuta betiere.