Itxi

Musika

Bilana

Inoizko Jazzaldirik jendetsuenetakoa egin dute Donostian

N. V. | EITB Media

Hamalau agertokien aurrean, 150.000 pertsona batu dira Donostiako Jazzaldian, uztailaren 20tik 25era. Pandemiaren ondoren hainbat agertoki berriz zabaldu dituztelako pozik daude antolatzaileak.

  • Herbie Hancock, bart Kursaalen. © Lolo Vasco

    Herbie Hancock, bart Kursaalen. © Lolo Vasco

Donostiako Jazzaldia lehengora ekarri du 57. edizioak, covid-19ak erdiz erdi jotako bi edizioren ondoren. Guztira, 150.000 pertsona bertaratu dira 14 agertokien aurrean 79 kontzertutan, antolatzaileek gaur iragarri dutenez, 2022 honetako edizioa bukatzeko biharamunean.

Gainera, pozik agertu dira aurtengo Jazzaldian Zurriolako agertokia (Keler Gunea) eta Nauticool gunea berriz ireki dituztelako, eta Kursaaleko terrazek ere giroa berreskuratu dutelako (Frigo Gunea eta Fnac Gunea).

Kontzertuei dagokienez, azpimarratu dituzte Simple Mindsek, Mulatu Astatke Donostiako Jazzaldia sariaren jabe berriak, Hiromik, Iggy Popek, Vintage Troublek, eta Marco Mezquida & Juan de la Rubiak eta, nola ez, Herbie Hancockek eman zituztenak.

58. Jazzaldia 2023ko uztailaren 21etik 25era izango da.