Itxi

Musika

'The Boss'

Bruce Springsteen Donostian izango da larunbatean

Erredakzioa

Anoeta estadioan izango da kontzertua, eta oraindik sarrerak daude salgai. Ohiko saltokietan daude eskuragarri, 65 eta 83 euro bitartean.

05:26
Bruce Springsteenek dantzan jarri du Bartzelona

Bruce Springsteen Donostian izango da larunbatean eta sarrerak daude eskuragarri oraindik. Anoeta estadioan izango da emanaldia, 21:00etatik aurrera. Agortu diren sarrera bakarrak 'erreserbatutako eserlekuak' dira, 83,40 eurotan. Oraindik eskuragarri daude 65 eta 93,60 eurokoak.

Sevillan hasi zuen bira eta Bartzelonan ere aritu zen, Donostian izango da Springsteen larunbatean 17. lana, "Wreckin Ball", aurkezten.

Ticketmaster.com webgunean, 902 150 025 telefonoan, Fnac eta Carrefourdendetan, eta Ticketmaster sarearen salmenta toki ofizialetan. Sarrera normalaren prezioa 65 eurokoa izango da (+banaketa gastuak), eta gordetako eserlekua izateko sarrerek prezio ezberdinak izango dituzte kokapenaren arabera, 65 eta 83 euro (+ banaketa gastuak) artean.