Itxi

Musika

Bira

Joaquin Sabina Bilbon eta Iruñean izango da 2023an

N. V. | EITB Media

Bilboko kontzertua ekainaren 23an izango da BECen, eta Iruñekoa, irailaren 15ean Nafarroa Arenan. Sarrerak azaroaren 10ean jarriko dituzte salgai.

  • Joaquin Sabina

    Joaquin Sabina

EGUNERATZEA: Beste bi data iragarri dituzte. Ekainaren 25ean ere izango da BECen, eta irailaren 17an ere, Nafarroa Arenan.

Joaquin Sabinak kontzertu bira abiatuko du otsailaren 25ean San Josen, Costa Rican, eta Bilbora (ekainak 25) eta Iruñera (irailak 15) iritsiko da andaluziar musikariaren emanaldi errenkada hori.

"Contra todo pronóstico" izen ironikoa duen biran, Kolonbian, Perun, Txilen, Argentinan, Uruguain, AEBn, Mexikon eta Espainiako Estatuko 15 hiritan joko dute Sabinak eta bere taldeak.

Bilboko kontzertua Barakaldon izango da, BECeko Bizkaia Arenan, eta Iruñekoa, Nafarroa Arenan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrerak ostegunean, azaroak 10, jarriko dituzte salgai, 12:00etatik aurrera, artistaren webgunean eta biraren izenarekin martxan jarri duten gunean.