Musika
Grammy Latinoak
Fernando Velazquez eta Pablo Rouss, Grammy Latino sarietan irabazle
N. V. | EITB Media
Bizkaitar konpositore eta zuzendariak "El plan maestro" Jorge Drexlerren kanturako egindako moldaketak saritu dituzte, baita ekoizle eta konpositore nafarrak Sebastian Yatra musikariarekin egindako lana ere.
Fernando Velazquez bizkaitar musikaria eta Pablo Rouss konpositore eta ekoizlea saritu dituzte bart Las Vegasen, Grammy Latino sariak emateko zeremonian.
Velazquezen saria zor zaio "El plan maestro" Jorge Drexler uruguaitar musikariaren kantua orkestrarako moldatzeko egindako lanari. Hain zuzen ere, Drexler bera izan da, ezustean, gaueko irabazle nagusia, zazpi sari pilatu baititu guztira.
Pablo Rouss nafar musikariaren jarduna ere saritu dute, kasu honetan, Sebastian Yatra kolonbiar musikariaren ondoan egindako lana, Dharma diskoan, ahotsezko disko onenaren saria eraman duen lanean, eta, zehazki, "Tacones rojos" kantuan.