Itxi

Musika

24. edizioa

Elvin Bishop, Dana Fuchs eta Joe Louis Walker, Getxoko Blues jaialdian

Ostegunetik larunbatera izango da Algortako Biotz Alai plazan. Saioak 21:00etan hasiko dira, lehenengo egunekoa izan ezik, hori ordubete lehenago izango baita.

  • Getxoko Nazioarteko Blues jaialdiaren 24. edizioa. Argazkia: Artxiboa

    Getxoko Nazioarteko Blues jaialdiaren 24. edizioa. Argazkia: Artxiboa

Getxoko Nazioarteko Blues jaialdiaren 24. edizioa larunbatera bitartean izango da. Elvin Bishop Chicagoko blues elektrikoaren adierazlea; Dana Fuchs abeslari eta konpositorea, eta Joe Louis Walker blues-man ospetsu eta hainbat Grammy sariren irabazlea bertan izango dira. Saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira, 21:00etan hasita, lehenengo egunekoa izan ezik, hori ordubete lehenago izango baita.

Jaialdia Elvin Bishop blues estiloko gitarrista ezagunarekin abiatuko da; ostiralean, Dana Fuchsen txanda izango da; eta Joe Lois Walker gitarrista eta abeslariak itxiko du jaialdia, larunbatean. Artistak hainbat Grammy eta W. C. Handy sari irabazi ditu.

Jaialdiaren egitaraua ekainaren 22an eta 23an Algortako The Piper's Irish Puben izango diren saioekin osatuko da. Bertan, The Románticos eta Mr. Groovy and The Blue Heads arituko dira, 23:00etan. Kontzertu horietarako sarrera doakoa izango da.