Itxi

Musika

24. edizioa

Martxan da Getxoko Blues jaialdia

Larunbatera arte izango da Algortako Biotz Alai plazan. Saioak 21:00etan hasiko dira, eta, besteak beste, Elvin Bishop, Dana Fuchs eta Joe Louis Walker arituko dira bertan.

  • Getxoko Nazioarteko Blues jaialdiaren 24. edizioa. Argazkia: Artxiboa

    Getxoko Nazioarteko Blues jaialdiaren 24. edizioa. Argazkia: Artxiboa

Getxoko Nazioarteko Blues jaialdiaren 24. edizioa martxan da. Elvin Bishop Chicagoko blues elektrikoaren adierazleak emango dio hasiera. Larunbatera arte iraungo duen jaialdian, besteak beste, Dana Fuchs abeslari eta konpositorea eta Joe Louis Walker blues-man ospetsu eta hainbat Grammy sariren irabazlea arituko dira. Saioak Algortako Biotz Alai plazan izango dira, 21:00etan hasita.

Ostiralean, Dana Fuchsen txanda izango da; eta Joe Lois Walker gitarrista eta abeslariak itxiko du jaialdia, larunbatean. Artistak hainbat Grammy eta W. C. Handy sari irabazi ditu.

Jaialdiaren egitaraua ekainaren 22an eta 23an Algortako The Piper's Irish Puben izango diren saioekin osatuko da. Bertan, The Románticos eta Mr. Groovy and The Blue Heads arituko dira, 23:00etan. Kontzertu horietarako sarrera doakoa izango da.