Itxi

Musika

Jazz modernoaren bi maisu

Joe Lovano eta Dave Douglas, Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa

Sound Prints boskotearekin arituko dira Mendizorrotzan Joe Lovano saxofoi-jotzailea eta Dave Douglas tronpeta-jotzailea. Aurretik, Stefano Bollani piano-jotzaile italiarra izango da taula gainean.

  • Joe Lovano. Argazkia: Gasteizko Jazzaldia

Sweet Honey in the Rock taldearen emanaldiaren ondoren, Gasteizko jazz jaialdiaren 36. edizioak Joe Lovano eta Dave Douglas hartuko ditu astearte honetan. Jazz modernoaren bi maisu dira, eta Sound Prints boskotearekin arituko dira Mendizorrotzan, 21:00etatik aurrera. Aurretik Stefano Bollani piano-jotzaile italiarra izango da agertokian, 2012ko Jazzaldiaren bigarren jardunaldi honetan.

Jazz doinuak nagusi Gasteizen, larunbata arte
Gauero, jazz munduko izen handiekin gozatzeko aukera egongo Arabako hiriburuan, uztailararen 21a arte. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 18, asteazkena: Joshua Redman eta The Bad Plus / The Soul Rebels.
Uztailak 19, osteguna: Esperanza Spalding / Gilberto Gil.
Uztailak 20, ostirala: Pat Metheny (Unity Band) / Fred Hersh trio.
Uztailak 21, larunbata: Sony Rollin.