Itxi

Musika

Kontzertua

Julio Iglesias, Bilboko Euskalduna Jauregian

Azken 20 urteetan lehen aldiz arituko da abeslaria Bizkaiko hiriburuan.

  • Julio Iglesias. Argazkia: Artxiboa

    Julio Iglesias. Argazkia: Artxiboa

Julio Iglesias abeslaria ostegun honetan izango da Bilboko Euskalduna Jauregian. Estatuko bederatzi hiritan izango da, azken lana aurkeztuz, "Julio Iglesias 1". Abeslariaren betiko arrakastak "soinu berriarekin eta teknologia berriekin" nahastu ditu. Azken 20 urteetan lehen aldiz arituko da abeslaria Bizkaiko hiriburuan.

Musika arinaren nazioarteko abeslaria Euskaldunako Auditoriumean izango da, eta “Hey”, “De niña a mujer”, “Por el amor de una mujer”, “Nathalie”, “Un canto a Galicia”, “Lo mejor de tu vida”, “Me va, me va”, “Manuela”, “México lindo”, “Ay Jalisco no te rajes” eta “Me olvidé de vivir” abestiak gaur egungo soinura ekarriko ditu.

Historiako abeslari garrantzitsuenetarikoa da eta ahots latino arrakastatsuena ere: 350 milioi disko saldu ditu.

Sari eta omenaldi andana jaso ditu eta milioika lagunen aurrean abestu du. Hollywoodeko Paseoan izar bat ere badu Iglesiasek eta irailaren 8a "Julio Iglesias eguna" izendatu dute Miamin. Gainera, Guiness Liburuak eskainitako Diamantezko Diskoa jaso du, hizkuntza ezberdinetan inork baino disko gehiago saltzeagatik.