Musika
Jazzaldia hemen da
Donostiara ere heldu dira jazz doinuak
Erredakzioa
Ostegun honetan hasiko da Heineken Jazzaldiaren 47. edizioa, eta arima-arimako musika izango da nagusi lehen jardunaldian. Sharon Jones artista izango da gauean Zurriolako agertokian.
-
Sharon Jones artista, Donostian. EFE
Donostiako Heineken Jazzaldiaren 47. edizioa hemen da. Uztailaren 23a arte, 100 zuzeneko baino gehiago eskainiko dituzte Donostian, horietatik 71 doan.
Doako hitzordu horietako bi gaur bertan izango da entzungai, Zurriolan. Alabama Shakes taldeak irekiko du agertoki berdea, eta, jarraian, Sharon Jones arituko da.
Arima-arimako musika, jaialdia abiatzeko
Gaur egingo duten Jazz Band Balla irekiera festan soul musika nagusituko da. Zurriola hondartzan eta Kursaaleko terrazetan egongo diren agertokietan doako zortzi kontzertu egongo dira eta musika estilo horri lotutako talde ugari arituko dira bertan. Besteak beste, Alabama Shakes, Sharon Jones & The Dap-Kings, The Excitements eta Dayna Kurtz egongo dira. Euskal musikari dagokionez Travellin’ Brothers Big Band, Triz3ps, Nevermind Trio & Julen Izarra dira egun horretarako programatu dituzten talde eta musikariak.
Hona hemen kontzertuen ordutegiak eta agertokiak:
Agertoki Berdea. Sarrera doan.
21:30etan Alabama Shakes
24:30etan Sharon Jones & The Dap-Kings
Frigo Gunea. Sarrera doan.
20:00etan Travellin’ Brothers Big Band
23:00etan The Excitements
Heineken Terraza. Sarrera doan.
20:00etan Triz3ps
23:00etan Dayna Kurtz
Coca-Cola Gunea. Sarrera doan.
20:00etan Juan Zelada
23:00etan Nevermind Trio + Julen Izarra