Itxi

Musika

Nafarroan

Kiko Veneno, Nancys Rubias eta Albert Hammond, abuztua girotzeko

Erredakzioa

Nafarroako ondare historiko, artistiko eta naturaletan izango dira musika doinuak entzungai: gazteluetan, gotorlekuetan, basoetan, kobetan eta monasterioetan, besteak beste.

  • Kiko Veneno Barañainen izango da, abuztuan.

Kiko Veneno, Nancys Rubias, Albert Hammond eta Win Mertens talde eta musikariak ekarriko ditu Nafarroara uda honetan Cultur programak.

Abuztuaren 1etik irailaren 2ra bitartean, 32 zuzeneko izango dira entzungai, astelehenetik igandera, eta ganbera musika, folka, jazza eta popa jorratuko dute.

Agertokiak dira Cultur programaren bereizgarrietako bat, ondare historiko, artistiko eta naturala osatzen duten tokietan egiten baitituzte emanaldiak. Hala, aurtengo edizioan Artaxoako eta Erriberriko gazteluetara eta Martzillara, Xabierrera eta Donamariara ere eramango dute musika.

Orgiko basoan, Zugarramurdiko kobetan eta Leireko, Irantzuko eta La Olivako monastegietan ere emanaldiak egongo dira.

Programaren irekiera eta itxierako lau zuzenekoak Barañaingo auditorioan eta Tuterako Gaztanbide antzokian egingo dituzte:  Win Mertens Barañainen izango da, abuztuaren 1ean; Kiko Veneno, berriz, abuztuaren 3an. Tuteran Nancys Rubias arituko dira abuztuaren 1ean, eta Albert Hammond, abuztuaren 31n.